2013/04/04

POSTPOSIZIOAK

Postposizioa kasu-atzizkien funtzioa betetzen duen hitz askea da eta perpauseko sintagmen arteko erlazio gramatikalak adierazten ditu. Postposizioa kasu­ atzizki batez, edo ezer gabe, lotzen zaio izen-sintagmari.

Zenbait postposiziok loturazko atzizki hori aukeran uzten du; beste batzuek, or­dea, izenaren arabera jokatzen dute. Gainera, postposizio bera deklinatuta etor daiteke.