2013/04/04

  -A ITSATSIA  

Euskal hitz batzuk berezkoa duten “a” letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), … Azken letra horri “a” itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, … bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). “a” itsatsia dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar dira (alaba bat, saltsa hori.