2013/01/02


Eskolan eskuko telefonoen inguruan hitz egiten ibili gara; “motzean idazteak” dituen abantaila eta desabantailen inguruan.

Ikusi lehenengo eta behin ondoko bideo hau.



Zer deritzozu?  Zer adierazi nahi izan dute bideo pasarte honen bidez?

Irakurri “Eskuko telefonoak: mezu laburrak” gaiari buruzko adierazpenak eta esan ados zauden ala ez. Argudiatu:

  • Komunikatzeko modu arina, merkea eta anonimoa izateaz gain, gazte batentzat badu beste izaera garrantzitsu bat: bere gurasoek ulertzen ez duten kode berri baten idazten du, horrek ematen dion pribatutasunarekin.
  • Gazteen artean, eskuko telefonoen jabeen %13k aitortzen du mezu laburren sistema erabili duela harreman bati amaiera emateko “arina, erraza eta batere minik ematen ez duena” omen delako.
  • Gazte batzuengan onerako eraginik izan omen du euren harreman afektiboak garatzeko unean: lotsatiak eta barnerakoiak diren hainbat adierazpen argi eta zuzenagoak egitera ausartzen baitira.
  • Kaltea eragiten ari da ikasleen sormenean eta idazkeran.  Dena laburduraz idazteko joerak gazteen lan idatzietan eta adierazpenean eragina du.
  • 18-24 urteko gazteen 10etik 8k mezu laburrak erabiltzen dituzte euren bizitza soziala antolatzeko.