2013/01/02

BALDINTZA



Baldintzazko perpausek bi zati dituzte:
  1. baldintza adierazten duena.
  2. ondorioa, baldintza betez gero, gerta daitekeenaren berri ematen duena.
Baldintzazko perpausak ez alegiazkoak eta alegiazkoak izan daitezke:
















Noiz erabili behar da geroaldiko baldintza, eta noiz lehenaldikoa?

Orain-geroaldiko baldintza erabiltzen da alegiazkoa den baldintza hori, gertatzekotan, etorkizunean gertatuko bada. Alegiazko baldintza hori iraganean kokatzen bada, berriz, lehenaldikoa da.

Adib.:
Xabierri liburua galduko balitzaio, libururik gabe geratuko litzateke.
Gaur, bihar edo egunen batean "galduko balitzaio". Baldintza honek ondorioan -ke hartuko du.

Adib.:
Xabierri liburua galduØ (izan) balitzaio, libururik gabe geratuko zatekeen.
Liburua iraganean "galdu izan balitzaio". Baldintza honek ondorioan -ke hartzen du, eta gero lehenaldia adierazten duen -n.
Oharra: -ke + -n = -keen